XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure Jauretxe erdian izan zera errukitsu.

Bataioan egin nauzu zure, naiz derriorregor.

Geroztik Zu zaitut Aita, Aita indartsu, maitekor.

Seme biotza artu dut zure naiz derriorregor.

Eman neri zure griña; Nere españetan bedi, Zure gorespen kantua, poz beterik naizen beti.

Nere biotz miñ bizia ager nai dizut illuntasunez betia barrua bai dut.

Zure erria, Euskal erria, sinismena galdu, ta zure Eleiza baztertzen ikusten dut.

Ala ere zu, beti-betikoa zera.

Ezer-ezerretik atera dezu dena Begiak itxi, illunpe bizi nai dute gazteak; ezeztuz ta gogor ukatuz zure esanak.

Gure aurrekoen fede sendoa zala, aspalditik sortu zan esaera zarra; Gure erria fedez betia, euskaldun fede dun.

Ez-bai nago gaur ori egi ote degun.